Bani Brusadin

21987834824_e258de8765_o

Esparru publiko “troll”-a.

Mintegia – Lehen saioa. 2015eko Urriak 29, 18etan.
Bizkaia Arteoa, Abandoibarra etorbide 3, Sala Baroja, Bilbao.

Masa-komunikabideen gailurra bizi dugun honetan, iruzurrak, engainuak eta ziriak tresna eraginkor bihurtu dira jakintzaren hedapen arrunt eta goitik-beherakoa oztopatzeko. Artista eta aktibistek, sormen-taktikak erabilita, existitzen ez ziren gertakariak asmatu dituzte, identitate desegokiak sortu eta komunikabideetako mezuak itxuragabetu dituzte, agintariak edo ikusle oharkabeak nahasteko asmoz. Masa-komunikabideen zilegitasunaren aurkako eraso sinboliko sotil (eta ez hain sotil) horien helburua zera zen: beste modu batean pentsaezinak liratekeen erreakzioak sortzea eta esparru publikoa atzera irekitzea, txikiagotzen ari baita, neurri handiko interes politiko eta ekonomikoek pozoituta. Baina, zer gertatzen zaie taktika horiei gure garaiotan, Google, Wikipedia, sare sozial eta informazioaren kontrol nonahikoaren sasoiotan? Nola bilaka daiteke behin-behineko nahasmendua benetan iraultzaile, gehiegizko informazioaren aro honetan? Nola bilaka daiteke identitatea askatzaile, testuinguru batean zeinean mugimendu oro erregistratzen baita, une oro, nonahi eta, antza denez, betirako? (Eta, bide batez, nola eragin lezake arteak gisako egoera batean?).

Bani Brusadin ikerlaria eta kultur ekoizle independientea da, arte garaikideak, sare-teknologiek, herri kulturak eta politikak bat egiten duten ur uherretan. Azken 15 urteotan hainbat arte eta aktibismo-proiektutan parte hartu du. 2004az geroztik, “The Influencers” (http://TheInfluencers.org/) jaialdia zuzentzen du, Eva eta Franco Mattes artistekin batera; hain zuzen, arte eta komunikazio-modu ez-konbentzionalak dira jaialdi horren ardatza. 2014az geroztik, “Masters & Servers” (http://mastersandservers.org/) proiektu europarraren parte da “The Influencers” jaialdia. Bani irakasle elkartua da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Elisava eskolarekin elkarlanean aritzen da.

Irudi gehiago ikusteko hemen klikatu.