Galdera

Arte-praktikek zelan eraikitzen dute esparru publikoa (betiere zure esperientzia eta ikuspuntuaren arabera)?

 

Zeharkako lan-ildo bat da LaPregunta. Alderik alde zeharkatzen du LaPublika eta, horren bidez, parte hartu duten pertsona guztiei helarazi diegu proiektuaren iturburuko galdera-ardatza: Arte-praktikek zelan eraikitzen dute esparru publikoa (betiere zure esperientzia eta ikuspuntuaren arabera)?

 

Askotariko jendeak erantzun dio LaPregunta galderari, hala nola profesionalek, taldeek eta instituzioetako arduradunek. Audio bidez erantzun diote galderari, minutu gutxiko audioen bidez erantzun ere, eta askotariko ikuspegi eta estiloekin egin dute: teoria, soinua, poesia, inprobisazioa eta ekintza.

 

Ahots-postontzi: Bestalde, parte-hartzaileei, ikusleei eta entzuleei ere zabaldu genien galdera; horretarako, ahots-postontzi bat jarri genuen martxan.