Rosa Casado & Mike Brookes

greylineweb
 
Radio Symposium – Grey Line [Ilunabarra].
Performance. 2016ko urriaren 28an.
Tabakalera, Plaza de las cigarreras, 1, Donostia-San Sebastián.
Dabadaba, Mundaitz Kalea, 8, Donostia-San Sebastián.
 
“Grey Line”-k ilunabarraren itzal aldakorrari jarraitzen dio, gure planetaren azaleraren gainetik aurrera egin ahala, poliki-poliki. Lan honen asmoa da egun oso batez ilunabarraren garapen eta bideari lagun egitea, lur osoko hainbat tokitan barrena, Donostiara bidean. Ilunabarraren lerro finak poliki eta etengabe aurrera egin bitartean–hasi Ozeano Baretik, pasa Asia eta Ekialde Hurbiletol, pasa Europako ekialde eta Afrikatik, eta Atlantikoraino–, Brookes eta Casado harremanetan jarriko dira, telefonoz, lurraren azaleraren gainean dauden hainbat pertsonarekin. Pertsona horiek beren telefono mugikorretako mikrofonoan sartzen utziko digute, tarte batez, eta, hala, beren inguruan zer gertatzen den adituko dugu, hain justu ere, zer gertatzen den egunak gauari bidea ematen dion une horretan, haiek dauden tokian. LaPublikako irratsaioan eta baita egun osoan ere, “Grey Line” proiektua tarteka etorriko da, programa eten eta zuzenean sartuko dira beste pertsona horiek, kanpotik, beren ingurutik, gaua abailtzen zaien momentuan. Behin-behineko audio-konexio labur horien bitartez, ilunabarraren etengabeko bidaiaren berri eman nahi da, eta, baita, lurraren ezinbesteko biretako baten berri eman ere.
 
Laguntzaileak:
Maki Nishida – Nagoya, Japón
Han Lu – Shanghai, China
Cauvery of PARA-SITE Art Space – Hong Kong
Alison Simon – Singapur
Kaori Imai – Kathmandu, Nepal
Fatima Shamoon de EBCG – Ciudad de Kuwait, Kuwait
Fawaz – Hebron, Palestina
Ira Spagadorou – Atenas, Grecia
Olaia Miranda – Playa de la Zurriola, Donostia-San Sebastián
Ana Lara – Bamako, Malí

Rosa Casado & Mike Brookes artistek hainbat alor jorratzen dituzte. Ekintza abiapuntu, hausnarketa, sormena eta kritika sustatzen dituzte, igarotzen, betetzen eta bizilekutzat hartzen ditugun espazio eta tokien harira. Beren iritziz, espazio horietan gertatzen dira harremanak (giza harremanak eta horietaz kanpokoak ere), negoziazioak eta parte hartzeko praktikak. Agerian utzi nahi dute, beren lanen bidez, gertatzen den hori “gu” dela, “hemen” dela eta “orain” dela. Rosa Casado arte eszenikoetan ibilia da, batez ere; dena dela, testuingurua asko interesatzen zaiola-eta, bestelako alorretan ere jardun da, hala nola, ingurugiro-, sistema- eta konplexutasun-ikasketetan, eta baita fisikaren arloan ere. Mike Brookes arte plastikoetan aritu da, batez ere. Ikertzen aritu da, eta hainbat alor uztartu ditu, hala nola margoa, marrazkia, performance eta testua, besteak beste. 2000. urtean hasi ziren Rosa eta Mike elkarrekin lanean, eta hamarretik gora proiektu kudeatu dituzte. Kontzeptualismotik gertu dabiltza, betiere begirada pragmatiko batetik abiatuta. Literaltasuna eta begien bistakoa erabiltzen dute tresna modura.