Sra. Polaroiska

polaroiskaweb
Biniloak:

Dr. Maha:

 
Radio Symposium – CHORUS. Eta, ondorioetarako, korua…
Elkarrizketa. 2016ko urriaren 28an.
Tabakalera, Plaza de las cigarreras, 1, Donostia-San Sebastián.
Dabadaba, Mundaitz Kalea, 8, Donostia-San Sebastián.
 
Koruak, tradizioan, herritarren hausnarketa islatzen du. Kantuaren bidez ematen ditu bere iritziak, baina, batzuetan, baita hitzen eta dantzaren bidez ere. Koru horrek, gainera, hausnartzeko askotariko bideak erakusten ditu. Askotarikoa, eklektikoa, bitxia, arrunta eta anitza da. Erritual bat da, atalak markatzeko tresna, esaten denaren eta publikoaren arteko bitartekari; era berean, aurkezten diren egoerak berrirakurtzen ditu, baina, hitzei ez ezik, zentzumenei erreparatzen die, bereziki. Transkribaketa, itzulpena, ondorioak denbora errealean, twitter analogikoa, aditutako ahotsak, esperientzia-tximistak eta irrati-trumoiak: testuinguruak iradokitzen dizkigute, soinu-paisaien tankeran.
 
Marina Sorín musikariarekin, Ainhoa Agirreazaldegi eta Alaia Martin bertsolariekin, Laura Sam, Spoken Word Bilboko plataformaren poetarekin, foley artistak Rico Boix eta Eric Vidal, Musikalis koruarekin, Dr. Maha eta konfirmatzeko dauden artista gehiago.

Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxek osatzen dute Sra Polaroiska. Zinema esperimentala, ekintza-artea, sormen eszenikoa eta koreografia jorratzen dituzte. Lehen filmari esker (16 mm), Injuve saria jaso zuten, 2003an, eta baita Mecal Saria ere, soinu-banda onenari. Orduz geroztik, hainbat arte-zentro eta jaialditan aurkeztu dituzte beren lanak, besteak beste, honako hauetan: CA2M, Montehermoso, Circulo de Bellas Artes (Madril), Bilbao Arte, Stuk Kulturcentrum (Leuven), Instituto Cervantes (Estokolmo), Manchester, Festival des cinémas différents et expérimentaux (Paris).
 
2008an bi egoitza-beka jaso zituzten: batetik, A.I.R Laboratory beka, Varsoviako Centre for Contemporary Art Ujazdowski Castle zentroan, eta, bestetik, BilboArteko beka. “Kimuak” proiektuan parte hartu zuten, eta “Ekspozycja 19” filma erakutsi, nazioarteko 40tik gora jaialditan. “El Juego Vasco de la Pelota” sormen-dokumentala egin zuten, Bilboko Euskal Museoak hala eskatuta, eta, lan horri esker, FIAMP saria jaso zuten, 2009an. 2012an, Ertibileko lehen saria jaso zuten, “Pilota Girls” piezari esker. 2015ean, “Encuentros en Santa Cecilia. Trayectos, afectos y lugares” proiektua egin zuten Guadalajaran, Mexikon, EINCE 2015 programaren barruan, Iberescena bekari esker. “Andrekale” film-instalazioa egin zuten, Komanditario berriak programaren barruan: Fondation de France, Artehazia eta Tabakalerak ekoitzi zuten lan hori. “Bilbao Bizkaia Exterior Día” filmean parte hartu zuten, “Los Ocho Pecados Capitales” lanarekin, ZINEBIk ekoitzia. Gainera, “Lur Away” pieza eszenikoa sortu zuten, eta Azkuna Zentroan eta El Mercat de les Flors-en estreinatu.
 
“Ruemaniak” kolektiboaren parte izan ziren biak. Talde horrek dantza eta arte esezenikoak ikertzen zituen, eta, taldearen jardunari esker, Madrilgo Koreografia Lehiaketako saria jaso zuten, 2012an. Hainbat tokitan erakutsi dituzte beren obrak, besteak beste, Artium museoan, Reina Sofía museoan, Guggenheim museoan eta Mercat de les Flors-en.
 
Sra. Polaroiskaren argazki galeria hemen ikusgai.