(Img: Josunene)

LaPublika.
Esparru publikoari buruzko arte-ikerketarako laborategia.

Arte-praktikek esparru publikoa eraikitzen dute, eta LaPublika ekintza-programaren helburua da eraikuntza horren nondik norakoak aztertzea. Esparru publikoaren barruan daude hala publikotzat hartzen diren espazioak (kalea, plaza, hiria) nola interneta, komunikabideak eta guztiona den hori kudeatzeko erabiltzen ditugun mekanismoak (hizkuntza, errituak, arauak, talde-prozesuen estetika…). Gizarte- eta hiri-paradigma berriak sortzen ari diren honetan, LaPublikak prozesu horiek guztiak lantzeko eta horiei buruz hausnartzeko gunea izan nahi du.

 

LaPublikak arte-hizkuntzetan ipintzen du bereziki arreta; hala ere, bestelako jakintza-alorrak ere hartzen ditu kontuan, batez ere gizarte-zientziak, hirigintza, pedagogiak eta feminismoak. Genero-ikuspegiak eta pedagogia kritikoek (arautuek zein informalek) goitik behera zeharkatzen dute programa. Aurrez aurre egiteko programaz gain, ekintza guztiak podcast euskarrian ere jaso daitezke, LaPublikaren irrati-webgunean; hori da, hain zuzen, proiektuaren ardatz nagusia, eta elkarrizketak, spotak eta soinu-piezak uztartzen dira.

 

Proiektu honetan gehiago sakontzeko, testu luzeagoa idatzi dugu, “Esparru publikoa eta arte-praktikak: lan-marko bat eratzeko oharrak”, PDF.

 

LaPublika proiektuan hainbat eragilek hartzen dute parte: consonnik zuzendu eta kudeatzen du eta Donostia/San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak ekoizten dute, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatearekin eta Azkuna Zentroa eta Dabadabarekin elkarlanean garatu da, eta laguntza jasotzen du Hotel Silken Amara Plaza, Bilbao Ekintza, EHUKultura (Unibertsitate eta Zabalkuntza Zuzendaritza Bizkaia, UPV/EHU) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.

 

Arte garaikideko ekoiztetxe eta argitaletxe da consonni, irabazi asmorik gabea; argiltapenen alorrean, kritikako eta arteko liburuak kaleratzen ditu, batik bat.
 

Kredituak:

2014-2016
ERAGILE GUZTIEN ZEHARKAKO TALDEA:

consonni:

Zuzendaria: María Mur Dean
Ekoizpena: Munts Brunet
Administrazioa: Arkaitz Olea
LaPublika, koordinazioa: María Ptqk
LaPublika, komunikazioa: Iñaki Landa
LaPublika ekoizteko laguntza: Sandra Amutxategi, Alicia Ruiz Muñoz eta Pablo Martínez
Tabakalerako, Donostia 2016ko eta UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko profesionalen taldea
Irratiko edizioa eta koordinazio teknikoa: Alberto de la Hoz
Idazlea, esataria eta aurkezlea: Alicia San Juan
Musika: Aran Calleja
Identitate bisuala: Eider Corral
Itzulpenak: Danele Sarriugarte, Edgar Passhingam eta Robert Curwen
Streaming: Xabier Arrabal
Programazioa eta web-diseinua: La Machine et Nexos Estudio

 

2014

ESPARRU PUBLIKOAREN LABORATEGIARI BURUZKO HITZAURREA

Koordinazioa: consonni; kolaboratzaileak: Tabakalerako eta Donostia 2016ko langileak

 
2015

LAPUBLIKAREN IREKIERA-JARDUERAK:
 

Trabeska; Gerard Ortín
Laguntza teknikoa: Inguru Abentura
Laguntzailea eta jardueraren diseinua: Irati Gorostidi
Argazkiak: Mirari Echávarri
Soinu-instalazioa: Tarima
Koordinazioa: consonni; kolaboratzaileak: Tabakalerako eta Donostia 2016ko langileak

LaPublika irrati-magazina – consonni
Koordinazio teknikoa eta irrati-edizioa: Alberto de la Hoz
Idazlea, esataria eta aurkezlea: Alicia San Juan
Koordinazioa: consonni
 

MINTEGIA:
Aldi bereko eta esan osteko interpretazioa: Marian Maruri
Koordinazioa: consonni; kolaboratzaileak: Tabakalerako eta EHU Kulturako langileak

 
HITZALDIAK ETA TAILERRAK:
Coordinación: consonni; kolaboratzailea, Tabakalerako langileak

 

2016

LA PUBLIKA IRRATI-MAGAZINA – AZ:

Aurkezlea: Alicia San Juan
Erregidore teknikoa: Alberto de la Hoz
Streaming: Xabier Arrabal

consonni:
Koordinazio orokorra: María Ptqk
Edukien koordinazioa: María Mur Dean
Prentsa: Iñaki Landa
Ekoizpen-laguntzaileak: Munts Brunet, Sandra Amutxastegi, Alicia Ruiz Muñoz eta Pablo Martínez

Azkuna Zentroko langileak

LAPUBLIKA IRRATI SIMPOSIUMA:
Eszenografia: Alex Tarragüel
Aurkezleak: Alicia San Juan, Goizalde Landabaso eta
Richard Huw Morgan
Ikus-entzuleen ahotsa: Maite Bidarte
Koordinazio orokorra: Munts Brunet (consonni)
Edukien koordinazioa: María Mur Dean (consonni)
Erregidore teknikoa: Alberto de la Hoz
Erregidorearen laguntzailea: Técnico Telesonic
Enlatatuen teknikaria: Xabier Agirre
Streaming teknikaria: Xabier Arrabal
PA teknikaria (ikus-entzunezkoa): Jone Novo
Argien teknikaria: Técnico Telesonic
Oholtzaren erregidorearen laguntzailea: Sandra Amutxastegui (consonni)
Ikus-entzuleen ahotsaren laguntzailea: Pablo Mártinez (consonni)
Kamerinoak: Ane Garmendia eta Miren Candina
Infopoint eta sarrerak: Alicia Ruiz Muñoz (consonni), Markel Martín eta Julia Rodríguez Becerra
Parte-hartzaileen eta ikus-entzuleen arduraduna: Arkaitz Olea (consonni)
Prentsaren eta komunikabideen arduraduna: Iñaki Landa (consonni)
“Natura eta bere dardara” proiektuaren laguntzailea: Ariadna Chez
Catering-aren arduraduna: Aintzane Caamaño
Itzultzaileak: Amaia Rekondo, Itziar Mendizabal eta Diana Draper
Argazkiak: Lluís Brunet eta Niko Iturralde
Autobusa: Alegría
Transferrak: Suital
Publizitatearen banaketa: Noiz Agenda

Tabakalerako langileak